miércoles, noviembre 28

KaKaOa EtA tXoKoLaTeA:

Kakaoaren sorrera ikusteko bideoa"> hemen klikatu.
  • Jende gutxi dago txokolatea gustuko ez duena. Txikitatik artzen dugu. Energia-iturri omen da.
Nondik datorren:
  • 1519an Hernan Cortesek txokolatea probatu eta Ameriketatik honantz ekartzea erabaki zuen. Mende bat geroago juduak izan ziren txokolatea Euskal Herrira ekarri zutenak. Izan ere, 1609an juduek Baionan ireki zituzten kakaoa tratatzeko lehen lokalak. Luis XIVak Baionan egiten zen txokolatea jan eta handik Europako herri denetara banatu zuen.

Kakao-arbola: ,

  • Kakaoa kakao-arbolaren fruitutik ateratzen da. Kontu handiz zaindu beharreko zuhaitza da. Batez ere herri tropikaletan hazten da. Fruitua luzea eta azal gogorrekoa da; bakoitzak 13 cm-ko 15-40 hazi izaten ditu eta kakao-manteka likidoz inguraturik egoten da. Txokolatea egiteko fruitu bakoitzetik kakao haziak eta kakao-manteka bereizi behar dira lehenik.
Osagaiak:
  • Txokolatea kakaoaren eta beste osagai batzuen nahastea da. Guztira, hiru txokolate-mota nagusi daude: txokolate beltza, esnedun txokolatea eta zuria. Txokolate beltzak % 30-35 kakao izaten du, beste % 8-14 koiperik gabeko kakao lehorra eta kakao-manteka (% 18). Esnedun txokolateak, kakaoaz gain (% 20-25), azukrea (% 25-55), esnea (% 10-20) eta osagai koipetsuak (% 25) ditu. Azkenik, txokolate zuria dugu: kakao-manteka (% 20) esnea (% 14) eta azukrea (% 55) ditu.
  • Ez gero esan asko gizendu zaretela!

No hay comentarios: